Nor gara?
Gasteizko Alde Zaharreko bizilagunak gara, oinarrizkoa den etxebizitza beharrari erantzun kolektibo bat eman nahi diogu, egungo merkatuaren logikatik kanpo eta komunitate bizitzaren aldeko apostua eginez.
Erabilera lagapena
Jabetza kooperatibarena izango da, bizilagunok etxea erabili eta gozatzeko eskubidea soilik izango dugu.
Elkarbizitza proiektua
Elkarbizita proiektuaren hastapenetik hasten da, partaide guztion arteko harremanak, zaintza eta gozamena ahalbideratuko dituen prozesua eta etxea nahi dugu.
Alde Zaharra
Komunitatea eraiki nahi dugu barrura eta kanpora begira, horretarako gure auzoaren beharrak eta ezaugarriak kontutan hartzea ezinbestekoa da.
Finantziazioa
Finantzaketa ekonomia sozial eraldatzailearekin konprometitua dauden entitateen bidez egin nahi dugu.
Antzeko proiektuak
Erabilera lagapenaren ereduak ibilbide luzea du beste lurralde batzuetan, gurean ere proiektu interesgarriak sortzen ari dira.

Azkenengo berriak

Zaintza erdigunean jartzen dituzten bizitza proiektu desberdinak aztergai

Zaintza arkitekturak eta Bizikoopon proiektuetako kideekin solasaldia uhinetan. Gurekin izan ditugu bi proiektu hauetako kideak. Egungo errealitate gordinaren aurrean zaintza erdigunean jarri eta bizitzari alternatiba integral bat emateko apustu irmotik jaioak dira: Zaintza arkitekturak eta Bizikoopon gaurkoan uhinetan. O no será irratsaioan Bizikooponeko kideak

Irakurri »

‘Bizikoopon’ jaio da, Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitza eskubidea bermatzeko etxebizitza kooperatiba

‘Bizikoopon’ jaio da, Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitza eskubidea bermatzeko etxebizitza kooperatiba Etxebizitza eskubidea bermatu eta elkarbizitza proiektu bat garatu nahi dute Alde Zaharreko zenbait auzokidek, erabilera lagapenean oinarrituta. Bartzelonako La Borda edo Donostiako Abaraska bezalako esperientziak izan dituzte oinarritzat Bizikoopon kooperatiba martxan jartzeko. Gasteizko Alde Zaharrean proiektu berri bat dago martxan: Bizikoopon, etxebizitza eskubidea bermatzeko

Irakurri »

Etxea eta bizitza partekatzeko asmoa, abian

[ALEA.EUS] Etxebizitzaren problematikari kolektibo bezala erantzuteko modu bat lantzen ari da gasteiztar talde bat. BizikoopOn bataiatu dute etxebizitza komunitarioa eraikitzeko kooperatiba bat sortzeko asmoa. “Etxebizitza proiektua eta elkarbizitza eredua da; beste kooperatiba batzuetan ez da bizitza komunitarioaren alde egiten, eta hemen bai, hemen elkarbizitzak garrantzi handia du”. Hala adierazi dio Arantza Basagoitik ALEA aldizkariari. Udaberrian

Irakurri »